Akrotiri (Santorini)

Akrotiri (Santorini)
Ακρωτήρι
Santorini
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of the Aegean
EskualdeaHego Egeo
Unitate periferikoaThira Regional Unit
UdalerriaThira Municipality
Kokapen fisikoaSantorini
Koordenatuak36°21′05″N 25°24′13″E / 36.3514°N 25.4036°E / 36.3514; 25.4036
Map
Ondarea
Artikulu hau aztarnategiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akrotiri».

Akrotiri (antzinako grezieraz: Ακρωτήρι, akroˈtiri ahoskatua) Santorini uhartean dagoen aztarnategi arkeologikoa da.

Aztarnategiaren lekuan giza kokagune bat zegoen, eta, indusketetan aurkitutako zeramika eta horma-pinturen estiloak kontuan hartuta, zibilizazio minoikoaren garaikoa izango litzateke. Aztarnategiak, gertu dagoen muino batean dagoen greziar herriaren izena hartzen du, finkapenaren jatorrizko izena ezagutzen ez den bitartean. Indusketetan egindako aurkikuntzek ondorioztatu dute bertako eraikinetako horma-pinturek biztanleriaren benetako bizitza islatzen zutela.[1]

Aztarnategiaren kontserbazio egoera bikaina k. a. II. milurtekoaren erdialdean izandako erupzio bolkaniko batek estali zuelako izan zen.[2]

  1. Historia del Arte Espasa (2004) pág. 166
  2. Floyd W. McCoy and Grant Heiken, Volcanic Hazards and Disasters in Human Antiquity, 2000

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search